EKOIZPEN GUZTIAK
- IZENBURUA MOJAK
- LOGLINE Almeriako «Plastikozko Itsasoaren» erdian, moja talde ezohiko eta umoretsu batek migrazio-auziaren ur nahasietan nabigatzen du: alde batetik, gaztelania-eskolak ematen dizkiete eta gizarte-laguntzarako sare bat eskaintzen diete ehunka etorkini, gehienak agiririk gabeak eta, neurri handi batean, musulmanak, inguruko negutegietan lan egiten dutenei. Bestetik, meza berean parte hartzen dute eta elkarrekin bizi dira bertako biztanleekin; izan ere, biztanle horiek etorkin berberak enplegatzen badituzte ere, haien presentzia gero eta handiagoak mehatxatuta sentiarazten ditu.
- FORMATUA Film luzea
- GENEROA Film dokumentala
- SINOPSIA «Mundu bakoitzean oin bana dugu», dio Fátima Santalók, El Ejidoko etxe xume batean bizi diren lau mojaetako batek. Haien bokazioa zubi-lana egitea eta ereduz predikatzea da.
Aste barruan, mojek ahalegin handia egiten dute erakunde publikoak iristen ez diren tokietara heltzeko, eta beren ikasleei —Europan kontsumitzen diren fruta eta barazkien %60 ekoizten duten 100.000 migratzaile magrebtar eta saharaz hegoaldeko afrikar baino gehiagoren artean ehunka laguni— hizkuntza-tresnak, aholku juridikoak eta gizarte- zein lan-bitartekaritza eskaintzen dizkiete, gero eta etsaiagoa den ingurune bati aurre egin ahal izan diezaioten.
Asteburuetan, komedia erromantikoen artean, baliabide urriak banatzeko batzar txikietan eta etxeko lanetan, hondartzako paseoetan eta noizean behin udako ardo beltz baten bueltan, bertako biztanleen gizarte- eta erlijio-bizitzan parte hartzen saiatzen dira; biztanleria hori sutsuki katolikoa da, eta migrazioaren “inbasio” baten beldur bizi da.
Atzealdean, 2000. urteko «Gertakarien» mamua dabil beti; immigrazioaren inguruan Espainian izandako lehen krisi bortitz handia izan zen hura, eta mojek beldur dute zauria oraindik ez dela guztiz itxi eta berriro ere lehertu daitekeela.
«Nabaritzen da egoera zein tentsionatua dagoen», xuxurlatzen du Fátimak. «Txinparta bat besterik ez da behar.» - ZUZENDARIA Álvaro Guzmán Bastida
- EKOIZLEAK Claroscuro Films SL
- AURREKONTU OROKORRA 500.000 euro
- EKOIZPEN FASEA Garapenean
- KONTAKTUA María Guzmán Ligorit mgligorit@gmail.com





