Navarra Film Industry (NFI) ikus-entzunezkoen marka da Nafarroan. Sektoreko eragile publiko eta pribatuak biltzen ditu, ikus-entzunezko arloan aukerak eta proiektuak eskaini, bultzatu eta haztea helburu dutela.

Eremu komun honetan bat egiten diren proiektuen sustapen –eta ikuspen-beharrek, baita komunitatearen ekosistema osatzen duten profesional eta enpresentzako zerbitzuek ere.

Egitura horretan, Navarra Film Industry sektore elkartu baten marka komun bezala aurkezten da, gure erkidegoan eta gure erkidegotik kanpo bere ahalmen guztia erakusteko gai dena, proiektu berriak, enpresa berriak eta profesionalak erakartzen laguntzeko, gure lurraldean garatzeko egokia den ekosistema egituratu, berritzaile eta dinamikoa aurkitu dutenak. Navarra Film Industryk, azkenik, Nafarroako ikus-entzunezkoen industria ahalik eta gehien garatzen lagundu nahi du, Nafarroako Gobernuaren S4 eskualdeko ekonomiaren eraldaketarako agendan sektore horretarako ezarritako xedeetako bat baita.

Navarra Film Industry osatzen dugun eragileak:

Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikus-entzunezko Proiektu eta Proiektu Digitalen Atalaren helburua da ikus-entzunezko eta sorkuntza digitalaren arloan lan lerroak, estrategiak eta programak garatzea, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeekin lankidetzan, sormen lurralde, ezagutza-sortzaile eta eduki-ekoizle gisa kokatzeko.

Nafarroako Gobernua

NICDO/Navarra Film Commission

Navarra Film Commission zinema-bulegoa da, Nafarroako  Gobernuak 2009an sortua, Nafarroan filmatu nahi duten ikus-entzunezko sektoreko enpresei eta profesionalei lana errazteko.  NICDO nafarroako Gobernuaren sozietate publikoan integratuta dago, eta informazioa emateaz eta filmaketa horiek sendotzeko eta errazteko akordioak eta ekintzak sustatzeaz arduratzen da. Nafarroako Gobernuaren , administrazio publiko eta partikularren eta ikus-entzunezkoen industriaren arteko lotura da.

Navarra Film Commission

CLAVNA

Nafarroako ikus-entzunezko klusterra irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2017ko urtarrilean sortua, ikus-entzunezkoen industria-sektoreari erantzun profesional eta anbizio handikoa eman nahi dio, CLAVNA Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren esparruan, sektorean zuzenean eragiten duten eta Nafarroa nazioarteko ikus-entzunezko panoraman sartzen duten proiektuen, finantzatzaileen , inbertsioen eta prestakuntza-proposamenen kanala izan nahi du.

clavna

NAPAR

Napar Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalen elkartea da. Bertan parte hartzen dute, besteak beste, esperientzia handia duten Nafarroako ikus-entzunezkoen aitzindariek , baita energiaz eta dinamismoz betetako startup gazteek ere. Ikus-entzunezkoen sektorea hazten laguntzea du helburu, proiektu berriak bultzatuz eta jarduera hori Foru Erkidegoko industria- eta sorkuntza- sarearen sakonenean sustraituz.

napar