Laguntzak

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ikus-entzunezko  Proiektu eta Proiektu Digitalen Atalak urtero egiten ditu Generazinema laguntzak norgehiagokako bost laguntza bide, Nafarroan finkatutako proiektuak bultzatu eta ikus-entzunezkoen balio kate osoa estaltzeko.

Laguntzek ikus-entzunezko lanen garapen-, ekoizpen-eta sustapen- faseak diruz bultzatzen dituzte, baita  zinemaldiak edo zinema-aretoetako programazioa egitea ere.

Generazinema laguntzen deialdiak Espainiako Autonomia Erkidegoek beren sustapen-neurriak ezartzeko duten eginkizunaren barruan kokatzen dira, beren araudiaren arabera, eta Estatuko neurrien osagarri dira.

Sustapen eta bultzada neurri horiek eragina izanen dute Nafarroako Foru Komunitatearen aberastasun kultural eta ekonomikoan, eta erkidego honek bere araudi fiskalaren bidez ezarriak dituen zeharkako laguntzak osatzen dituzte.

Urteko proiektuen pilaketak Nafarroako zinemaren industriaren bizitasuna eta aniztasuna erakusten du, baita sektore oso konprometitu baten profesionaltasuna ere, aparteko aberastasun eta konplexutasunarekin. Zinematografia- eta ikus –entzunezko jarduerak gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat osatzen du, komunitatearen identitatea eta kohesio eraikitzeko elementu bat da; gure paisaiak , hiriak, gure ondare materiala eta ez materiala erakusten ditu, eta turismoarentzako pizgarri ere bihurtu da. Horregatik, Nafarroan, gure zinema zaintzen dugu.

Generazinema
Garapena

Zinematografia-filmen eta fikziozko ikus-entzunezko lanen proiektuak, sorkuntza- edo animazio. Dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak, zinema-aretoetan edo telebista-operadoreek (ohiko kanalak edo Internet bidezkoak) edo OTTen bidez ustiatzeko. Banakako proiektuak edo serieak izan daitezke. Deialdi honek bi laguntza mota izanen ditu:

• A modalitatea: sorkuntzarako fikzio edo dokumentu proiektuak garatzeko laguntzak
• B modalitatea: animazio-proiektuak garatzeko laguntzak

Generazinema
Produkzioa

Proiektu-fasean dauden zinema-filmak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko laguntzak, zinema-aretoetan komertzialki ustiatzeko, edo telebista-operadoreek (kanal tradizionalak edo internet bidezkoak) edo OTTek emititzeko. Banakako proiektuak izanen dira. Deialdi honek modalitate eta azpimodalitate hauek ditu.

A Modalitatea ) Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak.

A.1. Zinemako film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza mota honetan 500.000 eurotik gorako aurrekontu osoa duten film luzeak egiten lagunduko da.

A.2. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: modalitate honetan, 500.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontu osoa duten film luzeak egiten lagunduko da.

B Modalitatea) Laburmetraiak ekoizteko laguntzak

B.1. Fikziozko film laburrak edo sorkuntzako dokumentalak ekoizteko laguntzak.
B.2. Animazioko film laburrak ekoizteko laguntzak.

Generazinema
Sustapena

Banakako ebaluazioko laguntzak, Nafarroako ikus-entzunezkoen sektore profesionaleko filmak sustatu eta zabaltzeko ekintzak egiteko.

Generazinema
Jaialdiak

Nafarroan egiten diren zinematografia-jaialdiak eta- lehiaketak antolatzeko laguntzak. Zinematografiako jaialdiek eta lehiaketek izaera eta eduki kultural edo artistikoa izan beharko dute, eta gutxienez bi edizio egin beharko dituzte aldez aurretik.

Generazinema
Erakustaldia

Interes kulturaleko programazio zinematografikorako zinema aretoetarako laguntzak. Laguntza hauek bi modalitate dituzte: titulartasun pribatuko aretoetarako eta bertako entitateen aretoetarakoak.

Aurreko deialdietan Generazinema laguntza jaso zuten filmak.

Bestelako laguntzak

Kultura Ministerioaren laguntzak: ICAA ICC

Iberoamerikako laguntzak: Ibermedia