Portada » NFI presentzia duten jaialdi eta merkatuak » Curtas Vila du Conde 2026
Deialdi irekia
Navarra Film Industry-k Curtas Vila do Conde jaialdiko industria sailarekin lanean dihardu, jaialdiaren eta Nafarroako ikus-entzunezko sektorearen arteko aukerak sustatzeko, NFIk nazioartekotzearen alde garatutako laguntza-estrategiari jarraituz. Oraingo honetan, Navarra Film Industry-k Nafarroako ekoiztetxeentzako deialdi bat abiarazi du, Nafarroako proiektu bat hautatzeko helburuarekin. Hautatutako proiektuak honako onura hauek jasoko ditu:
- In Development sailean parte hartzea. Garapenaren hasierako faseetan dauden proiektuak nazioarteko ekoizleen, programatzaileen, salmenta-agenteen eta banatzaileen aurrean aurkeztuko dira. Gainera, proiektu horien ordezkariek sektoreko profesionalekin egiteko topaketen agenda pertsonalizatua izango dute. Proiekturik onenak epaimahai independente baten saria jasoko du.
- Vim Vanaker-ek emandako pitching workshop batean parte hartzea.
- Proiektuaren ekoizpen-arduradunarentzat eta zuzendaritzarentzat akreditazioa eta hiru gaueko bidaia eta ostatu gastuak.
- Navarra Film Industry-ren komunikazio-laguntza.
Deialdiaren betebeharrak eta baldintzak:
- Aurkeztutako proiektuak Nafarroako ekoizpen nagusia izan behar du.
- Garapen fasean edo aurreprodukzioaren hasieran dagoen proiektua izan behar da.
- Gehienez 60 minutuko proiektua: animazioa, fikzioa, dokumentala edo esperimentala.
- Ekoizleak eta zuzendariak presentzialki parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute Vila do Conderen (Portugal) hiru egunez, 2026ko uztailaren 20-21aren inguruan.
- Proiektuak nazioarteko koprodukzio potentziala duela justifikatu behar da, jarduera honen helburua herrialdeen arteko koprodukzio aukerak sustatzea baita.
- Ingeles maila altua: aurkezpen publikoa eta bilerak ingelesez soilik izango dira.
Deialdiaren oinarri osoak hemen kontsulta ditzakezu.
Izena emateko epea apirilaren 27ko 09:00ak arte egongo da zabalik.
Edozein zalantza izanez gero, honako helbidera idatz dezakezu: navarrafilmindustry@nicdo.es.





