EKOIZPEN GUZTIAK

  • Ekoizlea

  • Estatua

  • Generoa

  • Iraupena

    • IZENBURUA EL HOMBRE DEL OESTE
    • LOGLINE Errealitate Birtualeko terapia berritzaile batzuek aitaren Alzheimerra hobetzen ez dutela ikusita, JDk iraganeko bizilekuetara eta western zinemarekiko zuen pasio zaharrera jotzen du.
    • FORMATUA Film laburra
    • GENEROA Film dokumentala
    • SINOPSIA JD Alcázarrek, mugikortasun urriko Andrés aita, Errealitate Birtualeko terapia berritzaileekin lan egitera bultzatzen du; terapia horiek haren iraganarekin lotutako irudiak erakusten dizkiote, Alzheimer gaitzaren narriadura geldiarazteko asmoz.
      Baina gaixotasunaren egoera aurreratuak eta Andrésen izaera urduri eta pazientziarik gabeak zaildu egiten dute terapiek eraginkorrak izatea. Aitaren memoria berreskuratzeko ahaleginean, semeak iraganeko leku horietara fisikoki eramatea erabakitzen du.
      Emaitza onek eta Andrések bere western zinema maitearen musika entzutean sentitzen duen berrizko loturak semea bultzatzen dute aita Mendebalde Basatiaren bihotz zinematografikora eramatera.
    • EKOIZLEAK 601 Producciones Audiovisuales
    • LABORATEGIETAKO EDO MENTORIETAKO IBILBIDEA 601 Producciones Audiovisuales ikus-entzunezko edukiak ekoizten 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen ekoiztetxea da, erakundeentzat, telebistarentzat, interpretazio-zentroentzat eta museoentzat lan eginez. Dokumentalaren arloan, askotariko gaiak jorratu dituzten lanak egin ditu, hala nola AINARAK, 1880-1936 artean Nafarroa eta Aragoitik Ipar Euskal Herrira emakumeek egindako emigrazioari buruzkoa; ANWAR, Alex Txikon alpinistaren eskutik alpinismoa, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituena; AWARDS BEYOND THE LIMITS OF HAIRDRESSING, abangoardiako nazioarteko ile-apainketari buruzkoa; SAL&DEAN; TRAS LOS PASOS DE KEROUAC, Estatu Batuetako gizartearen erretratua den road docu bat; KANTAURI, Kantauri itsasoko bizitzari buruzko tonu poetikoko dokumental luzea; LILIT, EL SEXO BIEN ENTENDIDO, emakumeen hezkuntza eta sexualitateari buruzkoa; edo ATLAS OCULTO, Frantziarekin elkarlanean egindako koprodukzioa, urtegiak eraikitzean urpean geratutako lurraldeei buruzkoa.
      Halaber, dokumental laburrak ere ekoitzi ditu, besteak beste CEDITAS, adinekoen bakardadeari buruzkoa; MIGRANTES, giza eta animalien migrazioari buruzko hausnarketa dokumentala; edo EL QUE NO VE, bazterketa soziala lehen pertsonan kontatzen duena.
      Ekoizpen fasean daude beste proiektu batzuk ere, hala nola LORALDIA, Arabarekin elkarlanean egindako koprodukzioa, Iruñeko musika eszenari buruzkoa; CAÍDOS DEL ZIELO, Aragoi-rekin egindako koprodukzioa, antzerkia gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako tresna sendagarri gisa lantzen duena; eta ENCUENTROS CON XABIER dokumental laburra, Xabier Morrás artistari eta 72ko Iruñeko Topaketetan izan zuen parte-hartzeari buruzkoa, baita EL HOMBRE DEL OESTE ere, Alzheimerra duten gaixoekin terapietan teknologia berrien erabilera aztertzen duena.
      Garapen fasean daude, bestalde, TOCARÉ HASTA QUE MIS DEDOS SANGREN, Aurora Beltrán artistari buruzko biografia - estatuko rockaren aitzindari eta frontwoman izan zena - , eta A TALE OF SPERM WHALE, Azoreetako zetazeoen kontserbazioari buruzkoa.


    • EKOIZPEN FASEA Banaketa
    • KONTAKTUA Juan San Martin juan@601.es / Rosa García rosa@601.es
    • FECHA DE ESTRENO 2026