Annecy Animation International Film Market – MIFA 2026

Navarra Film Industry ‘Navarra Animation’ markarekin izango da presente MIFAren hurrengo edizioan, hau da, Annecyko Animaziozko Zinema Jaialdiaren industria atalean. Ekainaren 22tik 25era Frantziako hirian egingo den jaialdia animazioaren munduko jaialdirik garrantzitsuenetako bat da.

Nafarroako ordezkaritza CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterraren ordezkaritza batek gidatuko du, baita Nafarroako animazioaren eta sorkuntza digitalaren sektoreko hainbat enpresa eta profesionalek ere. Navarra Film Industryk stand propioa izango du ICEXek merkatuan izango duen pabiloian.

Bilera eta topaketa agenda zabala izateaz gain, estatuko zein nazioarteko eragile nagusiekin, CLAVNA aurkezpen eta networking ekitaldi bat prestatzen ari da, ekainaren 25ean merkatuaren Garden Party Tent gunean egingo dena.

Annecyko Jaialdia / MIFA-n Nafarroak izango duen presentzia indartu egin da Nafarroako Gobernuarekin izandako lankidetzari esker. Gobernuak, Nafarroako Nazioartekotze Planaren (PIN) bidez, foru komunitateko enpresei zuzendutako deialdi ireki bat abiarazi zuen, jaialdian parte hartzea errazteko.