UPNAko Ikasgela Eraikina + Liburutegia
Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1987an sortu zen,
eta Iruñeko campusa batez ere 1990eko eta 2000ko hamarkadetan garatu zen. Irakaskuntzaren zati handi bat aularioan
biltzen da, campuseko eraikin nagusietako batean, non ikasgelarik gehienak kokatzen diren eta bertan ematen diren klaseak, mintegiak eta jarduera akademikoak. Barrualdean ageriko hormigoia nagusitzen da,
eta zutabe zilindrikoek korridore luzeak sortzen dituzte, ikasgeletara eta bestelako guneetara sartzeko. Espazio komunetako bat erabilera anitzeko gune mailakatua da
, talde-lanerako, aurkezpenetarako edo ikasleen arteko topaketetarako erabiltzen dena. Multzo berean kokatzen da liburutegia ere: : ganga altuko areto zabala, barrura argi naturala sartzen duen leiho bertikal handi baten inguruan antolatua, ikasteko mahai luzeekin, liburu-apalez eta goiko solairuetako irakurketa guneekin.