Elioren Jaurerria
Errege-familiaren jabetzakoa izan zen antzinako jauregi bat da, gaur egun zaharberritze-prozesuan dagoena. Jatorrizko estiloari eusten dio, eta, horri esker, nortasun handiko eraikina da. Jauregia barne-patioaren inguruan eraikita dago, eta hainbat gela ditu: areto handi zaharberrituetatik hasi eta zerbitzurako gela txikietaraino. Gela guztiak zabalak eta argitsuak dira, eta leihoei esker, argi natural ugari sartzen da.Hainbat bainugela eta bi sukalde ditu, baita garaje bat eta antzinako upategi bat ere. Jauregiaz eta barne-patioaz gain, lorategi handi bat, lur-sail propioak eta eliza txiki bat ere baditu, dena multzo berean.





