CPH:DOX (Copenhageko Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdia) munduko dokumental jaialdirik handienetako bat da. 2003an sortua, nazioarteko zirkuituko hitzordu nagusietako bilakatu da eta 5 egun eskaintzen dizkio industriari CPH:INDUSTRYren bidez, non jarduera ugari antolatzen diren, hala nola koprodukzio foroa, hitzaldiak, B2B ekintzak eta abar, 2.000 profesional baino gehiagorentzat —produkzio-etxeak, banatzaileak eta finantzatzaileak, baita mundu osoko lurralde ordezkaritzak ere—.
Gaur egun, Navarra Film Industry CPH:DOXeko industria sailarekin lanean ari da Nafarroako ordezkaritza baten parte-hartzea antolatzeko. Ordezkaritza hori garapen, ekoizpen edo postprodukzio fasean dauden dokumental-proiektuak dituzten ekoiztetxeek osatuko lukete, eta nazioarteko dokumental komunitatean koprodukzio-bazkideak, finantzaketa, banaketa, aurre-salmentak eta bestelako aukerak bilatuko lituzkete.





